2009/12/11

NIGERRERAKO TANTAK



Dakizutenez Agenda 21 proposatutako aurtengo gaia URA da. Honekin lotuta, martxan jarri dugu "Nigerrerako tantak" kanpaina. Zuhaitz erraldoi bat jarri dugu eskolako lehioetan. Ikasle bakoitzak ur tanta bat apaindu eta etxera eramango du saltzeko. Biltzen dugun dirua, UNICEFeko kanpainan laguntzeko erabiliko dugu.


Umeak apaindutako ur tantak





Ur tantak saldu eta gero, zuhaitza apainduko dugu.







2009/12/04

EUSKARAREN EGUNA


AUPA!
AZO EUSKRAEN EUNA OAU GUN. (ATZO EUSKARAREN EGUNA OSPATU GENUN).
LENENGO ESKOLA OSOA ELKARRTU GIÑEN ETA KANTAUEUEN "ESKARA KOLOREP" (ETA KANTATU GENUN "EUSKARA KOLORETAN"

FRRONTOIRA GOAN GIÑEN ETAAN JOALSIIÑ 7KAZT:
(ETA HAN JOLASTU GINEN 7 JOLASETAN)
ASHMÑBXZPURWLK (AURPEGIAK MARGOTU)
MARTAKIN BOROBILEN IBILI GINEN
ZUKUAÑ TE (ZAKU KARRERA)
KOSKOLASPUSTUA
GAIDESAHGATEA
BALIABOROBILEN SARTU
UZDEMNPTARJ, JULASUINEN (UZTAIEKIN JOLASTU GINEN)
AGUUUUUUUUUR!

2009/12/03

Txotxongilotan




Atzo, abenduaren 2an, Tolosara joan ginen txotxongiloak ikustera. Txanogorritxo ikustera joan ginen kultur etxera baina ez zen ipuineko istorioaren berdina otsoa eta txanogorritxo ezkondu egiten ziren eta txerria, polizia eta katu botaduna azaltzen ziren. Asko gustatu zitzaigun. Erderaz izan zen.
Gero erakusketa ikustera joan ginen eta han eskeleto haundi bat zegoen eta mugitzeko zazpi pertsona behar direla esan ziguten.

2009/12/02

Txikiak olerkari


Kaixo lagunak!

Atzo, abenduaren 1ean , Milaren gelakoak, 2 eta 3 urtekoak gure gelara etorri ziren olerkiak esatera eta asko gustatu zitzaigun.

Txalo egin genien eta oso gustura joan ziren

2009/11/26

OREXAKO KOOPERATIBARA IRTEERA






Atzo goizean Orexako Kooperatibara joan ginen bisitan.Bertako langile den Josunek gidatuta, gaztategia ikusi genuen.





Bertan, gazta egiteko makinak eta prozesua ikusi genituen.





Joxepa izeneko herriko emakume batek, garai batean gazta nola egiten zen erakutsi zigun. Bai emakume jatorra!





Ondoren arditegira joan ginen ardiak garai honetan non dituzten ikusteko eta hauek jeizteko erabiltzen den makina ikusteko.




gaur patio garaian, atzo oparitu ziguten "requesoia" jan dugu.








Eskerrik asko irteera hau egiten lagundu diguten Orexako kooperatibakoie eta beraiekin kontaktuan jarri gintuen Joseba Malkorrari ere.






2009/11/25

Kaixo Berrobi eta Albiztur!

Dakizuen bezala, gaur, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da.


Horrelako indarkeriarik gertatzea ez dugula nahi garbi adierazteko, eskolako lehioetan ikasleek egindako esaldiak eta leloak jarri ditugu.






2009/11/23

Jesus Rodriguezen bisita

Kaixo lagunok!
Lehengo ostiralean, azaroaren 20ean, Jesus Rodriguez etorri zen gure eskolara olerkiak errezitatzera eta liburu bat oparitu zigun eskolarako. Honetaz gain olerki bat egin digu guretzako.

Berrobiko umeak
atzo,kanpoan;
gaur, etxean.

Berrobiko umeak
alaitasuna non,
eskolan bertan.

Berrobiko umeak:
erretorika barik,
poesiaren jabeak.

Berrobiko umeak
atzo, ezaxolak;
gaur, maiteak.

Berrobiko umeak
“Margarita” bezain
bizi ta ederrak.


Guri asko gustatu zaigu eta espero degu zuei ere gustatzea.
Agur benur eta jan yogur!